ONekin! Berrikuntza

days
-1
-8
hours
-1
-9
minutes
-4
-1
seconds
0
-4

ONekin! Digitala

days
-1
-8
hours
-1
-9
minutes
-4
-1
seconds
0
-4

ONekin! Saiatu

days
4
5
hours
0
5
minutes
1
9
seconds
5
6

Enpresen galeria

Enpresen galerian izena eman nahi duzu?

Onekin.eus webguneko enpresen katalogoa enpresen bilatzaile bat da, eta, bere helburuen artean, Euskadiko elikaduraren, egurraren edo lurralde-garapenaren balio-kateari berrikuntza ekartzea eta kalitatea gehitzea dago. Ez da enpresen direktorio publiko bat, eta alta ematea borondatezkoa da.

Katalogoan izena emateko, inprimaki bat bete behar da eskatutako informazioarekin, hiru hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Hilabete inguruko epean, eskatutako eremu guztiak bete direla egiaztatu ondoren, onekin.eus-ek alta emango dio enpresari, eta katalogoaren barruan ikusgai jarriko da. Webgunean alta emateko unea jakinaraziko zaio enpresari.


Enpresen galerian izena eman


OHARTARAZPENA

Direktorio honetan, elikaduraren eta landa nahiz itsasertzeko ingurunearen balio-kateari berrikuntza eta balio erantsiko zerbitzuak eman diezazkioketen enpresen zerrenda eskaintza da. Direktorioan dauden enpresak erakunde independenteak dira Fundación HAZI Fundazioarekiko, direktorioan borondatez eman dute izena, eta Fundación HAZI Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak edo webgune honetan agertzen diren beste organismo edo erakunde batzuek ez dute haien kontrol- edo balidatze-prozesurik egin. Direktorioan egoteak ez du esan nahi Fundación HAZI Fundazioak, Eusko Jaurlaritzak edo webgune honetan agertzen diren beste organismo edo erakunde batzuek enpresa horiek onesten, gomendatzen, sustatzen edo babesten dituztenik, eta ez dakar erakunde-harremanik edo bestelako harremanik direktorioan dauden enpresen eta Fundación HAZI Fundazioaren, Eusko Jaurlaritzaren edo webgune honetan agertzen diren beste organismo edo erakunde batzuen artean. Direktorioan dauden enpresak erabat independenteak dira Fundación HAZI Fundazioarekiko, Eusko Jaurlaritzarekiko edo webgune honetan agertzen den beste organismo edo erakunde batzuekiko. Fundación HAZI Fundazioak ez du bermatzen enpresek eskaintzen edo ematen dituzten zerbitzuen edo produktuen kalitatea edo erabilgarritasuna.