ONekin! Berrikuntza

days
-1
-8
hours
-1
-8
minutes
0
-4
seconds
-4
0

ONekin! Digitala

days
-1
-8
hours
-1
-8
minutes
0
-4
seconds
-4
0

ONekin! Saiatu

days
4
5
hours
0
6
minutes
5
6
seconds
2
0

Tresnak

Atal honetan beharrezko guztia aurkituko duzu ekiteko edo zure enpresa finkatzeko elikaduraren eta egurraren munduan. Halaber, erabilgarria egingo zaizu Euskadiko landa- edo itsasertz-eremuan ezarriko diren beste jarduera batzuk garatzeko.

Jarraian, zure esku jartzen ditugu zure proiektua babesteko hainbat tresna. Hainbat kategoria eta ekintza-arlotan banatu dira, errazagoa izan dadin sartzea eta horiek erabiltzea.

Izapidetze elektronikoa

Egiaztapena

Gure ziurtagiria erabiliko dugu egoitza elektronikoan identifikatzeko.

Bitartekoa

Egoitza eta prozedura bakoitzean dagokion izapidetze-operatiboa jarraituko dugu.

Dokumentuen sinadura elektronikoa, sinadura elektroniko sinplea

Dokumentu bat elektronikoki sinatzeko, eman pausu hauek:

  • Egin klik “sinatu dokumentuak” botoian, atalaren amaieran. Jarraian, pantaila bat agertuko da, eta sinatu nahi duzun fitxategia aukeratu beharko duzu.
  • Behin fitxategia aukeratzean, egin klik “sortu sinadura” botoian.
  • Jarraian, pantaila bat agertuko da, eta sinadura sortzeko eskuragarri dauden bi metodoetako bat aukeratu beharko duzu: ziurtagiri digitalak edo BakQ.
  • o Ziurtagiri digitalak aukeratuz gero, nabigatzaileak baieztapena eskatuko du berehala, idazki-desktop-protocol.exe aplikazioa abiarazi ahal izateko..
    • Sinadura sortu ahal izateko, beharrezkoa da ekipoan Idazki Desktop Protocol, aplikazioa instalatuta edukitzea: hori deskarga daiteke orrialde honetan
    • Beharrezkoa da hainbat baldintza tekniko betetzea sinadura-aplikazioak behar bezala funtzionatzeko.
    • Jarraian, sinatzeko erabili nahi duzun ziurtagiri digitala aukeratu beharko duzu.
  • BakQ aukeratuz gero, BakQ erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatuko dizkizu, eta ondoren BakQ koordenatu-sortako hiru koordenatu edo SMS bidez zure mugikorrera bidalitako kode bat sartu beharko duzu. BakQ sistemarekin lotutako informazio gehiago lortzeko, kontsultatu atal hau:  «sinadura elektroniko aurreratua (BakQ)».
  • Azkenik, sinadura sinplea sortzeko prozesua behar bezala egiten bada, elektronikoki sinatutako dokumentua deskargatzeko esteka bat agertuko da.

Sinatu Gipuzkoan

Sinatu Eusko Jaurlaritzan

Baliabideak eta azpiegiturak

- Arabako partzela edo pabiloi industrialak. 

- Euskadiko pabiloi, partzela eta bulegoak. 

- Euskadiko landa-eremuan eskuragarri dauden lokalak.

Nekazaritza-lurzoruaren bankuak foru-aldundi hauetan:

Mapa Araba
Mapa Bizkaia
Mapa Gipuzkoa

GeoEuskadi bisore arin eta eraginkorra da Eusko Jaurlaritzaren kartografia eta ortoargazki ofizialei buruzko informazio geografikoa kontsultatzeko. Bisoreak distantziak neurtzeko, kotak kalkulatzeko eta poligonoak marrazteko tresnak ditu, besteak beste. 

- GIS bidezko hedapen estatistikoa. Euskal Autonomia Erkidegoa. 

Eustatek eskaintzen duen zerbitzua da, eta haren bitartez biztanleriari, etxebizitzei eta jarduera ekonomikoaren establezimenduei buruzko informazio estatistikoa lortu daiteke, lurralde-xehetasun handiekin. Gainera, erabiltzaileak erabakitzen du zein eremu geografiko ezagutu nahi duen.

- Katastro-datuetarako sarbidea eta landa- eta hiri-higiezinen informazio grafikoa eta datu fisikoak kontsultatzea.

Mapa Araba
Mapa Bizkaia
Mapa Gipuzkoa

Estrategia

Sakondu negozio-ideian Canvas txantiloiaren laguntzarekin. Hausnarketa-prozesu oso baten bidez txantiloia osatuz gero, ezarri nahi duzun negozio-ereduaren ikusizko irudikapena edo zirriborroa lortuko duzu. Hori gomendatzen da bai negozio berri baten kontzeptu nagusiak finkatzeko eta bai hausnartu eta ideiak berritu nahi dituzten enpresa finkatuentzat.

Deskargatu dokumentua

Proposatutako enpresa-planaren egitura osatuta, negozio-aukera eta haren bideragarritasun teknikoa, juridikoa eta ekonomiko-finantzarioa aztertu ahalko dituzu. Erabilgarria da proiektu eta negozio berriak diseinatzeko, baita egungoak berriro planteatzeko ere; izan ere, aukera ematen du ulertzeko norantz enfokatu nahi den negozio-ereduaren eraldaketa.

Deskargatu dokumentua

Finantzak eta inbertsioa

Elevator Pitch ohiko tresna da interesa duten eragileei proiektuk aurkezteko. Jarraitu zure esku jartzen dugun gidako gomendioei, prest egoteko eta zure proiektua jendaurrean aurkezteko modurik onenean.

 Deskargatu dokumentua

Berrikuntza: landu zure ideiak edo sustatu berriak sortzea

Osloko Eskuliburua: I+G eta berrikuntzako oinarrizko kontzeptuak.

Berrikuntza eta lankidetzako VIVA estrategia nekazaritza- eta elikadura-sektorerako eta landa- eta itsasertz-eremurako.

UPV/EHUko argitalpena: ETE-etan berrikuntza-taldeak gidatzeko erronka.

Berrikuntzarako oinarrizko gida lankidetzan, RIS3 eremuetan. 

Juridikoa

- EHAA: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.

- BOE: Estatuko Aldizkari Ofiziala. 

- EBAO: Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala. 

- ALHAO: Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofiziala.

- BAO: Bizkaiko Aldizkari Ofiziala. 

- GAO: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala. 

Taula hau diseinatuta dago jabetza intelektuala eta industriala lehen aldiz landuko dituztenei aurkezteko.

Deskargatu dokumentua

Nekazaritza sektorea eta basogintzakoa

Atal honetan informazio estatistikoa dago eta nekazaritza- eta basogintzasektoreetako egiturazko datuak eta datu ekonomikoak daude. Beste aldagai batzuen artean makromagnitudeen eboluzioa dago; nekazariek jasotako prezioen eboluzioa; egurraren erauzketa, basoberritzeak; nekazaritzako azalerak, ekoizpenak eta etekinak; abeltzaintzako ustiategi-kopurua eta ekoizpenak, etab.

Kalkulagailu honen bidez, eta indarrean dagoen araudiaren arabera, honakoak egin ditzakezu:
- Marjina gordin teorikoa lortu, laborantza eta azienda xehatuetatik abiatuta.
- Ustiategiaren marjina garbi teorikoa kalkulatu.
- Eskulanaren behar teorikoak balioetsi.

Atal honetan errentei buruzko egiazko informazio eguneratua izango duzu eta Euskadiko hainbat motatako nekazaritza-ustiategien funtzionamendu ekonomikoa ere bai. 

Elikagai industria

Erregistro hau nekazaritza- eta elikagai-industrientzat da, Euskal Autonomia Erkidegoan establezimenduren bat izan eta nekazaritzako eta elikagaigintzako industrien erantzukizunpeko adierazpenen erregimena arautzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintzako Industrien Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko urriaren 7ko 422/2013 Dekretuko I. eranskinean jasotako jardueraren bat egiten badute. Industria horien produktuak ez dira saldu behar azken kontsumitzaileari edo haiek dauden udalerriko merkatuetara soilik.

Nekazaritza- eta elikagai-industriek jarduera hasi ahal izango dute, indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen dituztela dioen erantzukizunpeko adierazpena aurkezten dutenean. Era berean, nekazaritza- eta elikagai-industriek Erregistroan dauden datuak aldatu ahal izango dituzte, indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen dituztela dioen erantzukizunpeko adierazpena aurkezten dutenean. 

Nekazaritzako elikagaien industriaren direktorioa urtero lortzen da Jarduera ekonomikoen gidazerrenda eragiketa estatistikoan.

Nekazaritzako elikagaien industrian sartzen dira JESN-2009ko maila hauetakoren bateko (10, Elikagaien industria; 11, Edarien fabrikazioa eta 12, Tabakoaren industria) motaren batean dauden establezimendu guztiak.

Atal honetan nekazaritzako elikagaien azpisektore hauen arabera banakatuta daude emaitzak: okela-industriak, arrain-kontserbak, esne-industriak, ogia eta errotaritza, bestelako elikagai-industriak eta edariak. 

Atal honetan informazio estatistikoa dago eta elikagai-industriako aldagai ekonomikoei buruzkoa da. Informazio hau urtekoa izaten da eta sektorearen errentagarritasuna eta eboluzioa analizatzeko balio du. EAEko nekazaritzako elikagaien sektoreko makromagnitudeak eta koefiziente analitikoak aurkezten dira, baita galeren eta irabazien kontua ere. 

Arrantza sektorea

Atal honetan informazio estatistikoa dago eta arrantza-sektoreko egiturazko datuak eta datu ekonomikoak daude. Flotaren adierazleak eta egiturazko ratioak daude, besteak beste, lonjetan enkantean jartzen diren espezie nagusien eboluzioa (kopurua eta balioa) eta arrantzako flotaren hainbat emaitza ekonomiko. 

Atal honetan informazio estatistikoa dago eta euskal arrantzako flotaren egiturazko datuak daude. Beste aldagai batzuen artean arrantzako flotaren banaketa dago azpisektoreen, armadorearen baldintza juridikoaren, TRBren, langileen, eta abarren arabera. 

Atal honetan informazio estatistikoa dago eta arrantza-sektoreko aldagai ekonomikoak daude. Informazio hau urtekoa izaten da eta sektorearen errentagarritasuna eta eboluzioa analizatzeko balio du. Zehatz esateko, arrantza-sektoreko makromagnitudeak eta galeren eta irabazien kontuak daude. 

Egurraren industria

Nekazaritzako elikagaien industriaren direktorioa urtero lortzen da Jarduera ekonomikoen gidazerrenda eragiketa estatistikoan. Direktorio horretan Egurraren Eraldaketa Sektorea dago. 

Atal honetan informazio estatistikoa dago eta egurraren eraldaketa-sektoreko aldagai ekonomikoak daude. Informazio hau urtekoa izaten da eta sektorearen errentagarritasuna eta eboluzioa analizatzeko balio du. EAEko egurraren eraldaketa-sektoreko makromagnitudeak eta koefiziente analitikoak aurkezten dira, baita galeren eta irabazien kontua ere.

EAEko Baso Mapan zuhaitz-masen banaketa dago eta horien zabalera kuantifikatu daiteke administrazio-esparruen, arro hidrografikoaren, jabetza moten edo Natura Sarea 2000n sartutako guneen arabera. 

2020 ekitaldiko lurzoruaren erabileraren eta baso-espezieen egoeraren eta eboluzioaren azterketa

PEFC Euskadi irabazi-asmorik gabeko elkartearen bidez kudeatzen da Euskadin baso-kudeaketa jasangarriaren PEFC ziurtagiria. Elkarte honetan basojabeak, egurraren industria eta sektorearekin zerikusia duten beste kolektibo batzuk (unibertsitateak, udalak, elkargo profesionalak, etab.) daude.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

ONekin! Laguntza-programa

Zure enpresa sortzeko prozesuan edo zure proiektua martxan jartzeko orientazioa behar al duzu?

ONekin! programak zure beharren arabera laguntzen eta orientatzen zaitu.

Hasiko al gara? Eman izena ONekin! programan formulario hau betez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

ONEKIN! LAGUNTZA PROGRAMAN IZENA EMAN