LEADER 2023 LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA ZABALIK

EUSKADIKO LANDA-EREMUEN GARAPEN EKONOMIKORA BIDERATUKO DIRA

Mendinet, Euskadiko Tokiko Ekintza Taldeak, LEADER laguntzak eremuko landa-udalerrien sustapen, garapen eta dibertsifikazio ekonomikorako eskatzeko deialdia zabaldu du 2023ko urriaren 31an.

Deialdi hau osatzen duten laguntzak %80a, FEADER (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak), eta %20a EAEren Aurrekontu Orokorrek batera finantzatuko dituzte, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak 2023ko irailaren 19an emandako Aginduak jasotzen duen bezala.

Deialdi honen helburua da Leader ikuspuntuko Partaidetzazko Toki Garapeneko Estrategiaren xedeak betetzera bideratutako laguntzen deialdia egitea. Partaidetzazko Toki Garapeneko Estrategia Landaren eta Itsasertzaren Garapena eta Europar Politikako zuzendariak 2023ko abuztuaren 25ean hartutako Ebazpenaz onartu zen.

Non eta noiz egin eskaera

Eskaerak egiteko epea hamabost egun naturalekoa izango da aurten; urriak 31tik azaroaren 14ra arte. Eskatzaile guztiek kanal elektronikoaren bidez izapidetu beharko dituzte eskaerak www.euskadi.eus/Nirekarpeta gunean. Interesdunek izapidea burutzeko sinadura elektronikoa burutzeko ziurtagiri elektronikoa beharko dute.

Zuzkidura ekonomikoa eta zenbatekoak

LEADER 2023 programak 5.182.500 euroko zuzkidura ekonomikoa du eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF)

Informazio gehiago ikusi

Ostegun ekintzaileak 2024

Ez izan zalantzarik, aberastu zure proiektua.

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.