Joan den apirilaren 6an, agindu bat eman zen (EHAA, 69. zk., 2020ko apirilaren 8koa), Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan elikagaiak eta nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak zuzenean saltzeko merkatu eta azoka tradizionalak aldi baterako eteteko.
Geroago, Osasuneko sailburuaren 2020ko apirilaren 14ko Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, aldi baterako eten ziren nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak eta elikagaiak zuzenean saltzeko merkatu eta azoka tradizionalak, gizarte-, aisialdi- edo jai-izaera dutenak; halaber, nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak eta elikagaiak zuzenean saltzeko merkatu eta azoka tradizionalek (normalean asterokoak direnak) bete beharko dituzten osasun-baldintzak ezarri ziren, eta Euskadiko hainbat udalerritan egiten diren saltoki ibiltarien jarduera arautu zen SARS-COVID-2k eragindako pandemiaren ondorioz.
Sarean eta komunitatean ekin nahi duzu?
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.