HAZI Fundazioaren prestakuntza ekintzak jarraitu ahal izateko martxan jarri duen webinar bidezko zerbitzua harrera ona izaten ari da.
Zehazki, “Ostegun ekintzaileak” proiektuaren barruan, ekintzaileentzako doako prestakuntza jarduera, ekimen honen arrakastak eramaten gaitu hiru saio berri programatzera, ekainaren 4an eta 18an, eta uztailaren 16an, denak ostegunak, ZOOM bidezko formatu berean eta 10-12 orduen artean.
Hiru ikastaro hauek produktuak eta zerbitzuak hobeto eskaintzeko salmenta teknikak, marketin eta merkaturatzeari buruzkoak izango dira; eta saio bakoitzean, berriro izango dugu martxan dagoen enpresa bateko testigantza bat zuzenean (nekazaritzako, zerbitzuetakoa, eta abar).
Informazio gehiago
Izena eman dezakezu dagoeneko HAZIren prestakuntza webgunean.
Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.