COVID-19k sortutako ondorioak direla eta, Eusko Jaurlaritza, hiru Foru-Aldundiak eta HAZI, Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektorearekin elkarlanean hainbat neurri jarri ziren abian nekazaritza-produktuen xahutzea saihesteko; horietako bat, hain zuzen ere, soberakinak biltzeko sistema bat martxan jartzea izan zen.
Bilketa- eta merkaturatze-zerbitzu hau produktuak ohiko azoketan edo HO.RE.CA. kanalean saldu ezin izan dituzten ekoizleei zuzenduta egon da, eta soberakinak banaketa handiko operadoreei bideratu zaizkie, hala nola Eroski, Uvesco (BM), Alcampo eta Carrefour.
Zerbitzuaren antolamenduaren konplexutasuna dela eta, Lurrarte Baserriko Uzta enpresaren laguntza izan dugu, arlo horretan logistikan duen esperientziagatik, bai eta merkatuko zenbait operadore ere, hala nola Barrenetxe Koop., Alberro Barazkiak S.L. edo Garaia Koop.
Zerbitzua martxan egon da martxoaren 29tik, eta kontuan hartuta eskainitako zerbitzuak lortu nahi ziren helburuak bete dituela eta zerbitzua ezartzea eragin zuten arrazoiak normaltasunera itzultzen ari direla, gaurtik aurrera bere prestazioak eskaintzeari utziko dio.
Sarean eta komunitatean ekin nahi duzu?
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.