BIND 4. 0 Europako Batzordeak Enpresa Sustapenerako ematen dituen Sarien irabazlea

  • BIND 4. 0 plataformak irabazi du enpresa-ingurunearen hobekuntzaren kategorian, Berlinen egin den ETEen urteko Batzarretan.
  • Egindako lau edizioetan, industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataformak 100 startup baino gehiago bizkortu ditu eta 170 proiektu teknologiko baino gehiago sustatu ditu sektoreko 57 enpresa liderren eskutik.

Bilbo, 2020ko azaroaren 16a. Industria adimenduneko berrikuntza irekiko BIND 4.0 plataformak irabazi du Enpresa Sustapenerako Europako Sarien XIV. edizioa, enpresa-ingurunearen hobekuntzaren kategorian. Sari horiek Europako Batzordeko Barne Merkatuko, Industriako, Ekintzailetzako eta ETEetako Zuzendaritza Nagusiak antolatzen ditu. Irabazlearen izena Berlinen azaroaren 16an egin den ETEen urteroko Batzarrean eman dute ezagutzera. Sari horren bidez ekintzailetzaren sustapenaren tokiko, eskualdeko eta nazio-mailako politikak aitortzen dira.

Hautagaitza hori beste 13 proposamenen artean hautatu dute. Bertan,  estatuetako, autonomia-erkidegoetako eta tokiko administrazioek, eta ekintzailetza sustatzeko jarduketak egiten dituzten eta ekonomia bultzatzen duten elkarte publiko-pribatuek eta enpresa-erakundeek hartu dute parte.

Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazioaren Gizartearen zuzendari Leyre Madariagarentzat: “Oso harro gaude BIND 4. 0ren bidez startupak bizkortzeko eta enpresa-ingurunea sustatzeko egiten ari garen lana Europako Batzordeak saritu duelako. Bost edizioren ondoren, berrikuntza irekiko plataforma bihurtu da. Bertan, enpresek Industria 4. 0ko soluzio berritzaileenak identifikatu eta abiarazi, eta euren eraldaketa digitala azkartu ditzakete. Erakunde publikoen, enpresa pribatuen eta startupen arteko bateratze- eta lankidetza-eredu bat da, industria eraldatzeko eta haren lehiakortasuna hobetzeko”.

BIND 4. 0 Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Erkidegoan presentzia duten enpresa global nagusiek —adibidez, Siemens Gamesa, Unilever edo Mercedes Benz, besteak beste— sustatutako berrikuntza irekiko plataforma bat da. Programa horren bidez, enpresen eta startupen arteko elkarrekintza dinamizatzen da, industriaren, energiaren, osasunaren eta elikaduraren esparruetan berrikuntza eta eraldaketa digitala sustatzeko helburuarekin.

Nazioarte-mailako ekimen publiko-pribatu bat da, eta hiru helburu nagusi ditu: Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekosisteman startupen garapena bizkortzea, enpresen eraldaketa digitala sustatzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ekosistema industria-ekintzailetzako hub aurreratu gisa kokatzea. 2016an programa abian jarri zenetik, 100 startup baino gehiago bizkortu dituzte eta 170 proiektu baino gehiago garatu dituzte, 5 milioi euroko fakturazioa gaindituz.

BIND 4. 0-ri buruz

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataforma publiko-pribatu bat da, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak SPRI Taldearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetzaren ekosistemako UpEuskadi plataformaren bitartez sortua. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten erreferentziazko 57 enpresa nagusirekin lankidetzan dihardu, eta nazioarteko laguntzaile teknologikoek ere parte hartzen dute, hala nola Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services-ek. Ekimena helburu bikoitzarekin sortu zen: alde batetik, industriaren eraldaketa digitala bultzatzeko, eta, bestetik, ekimen berritzaileak sendotzeko prozesua enpresa handien eta startupen arteko lankidetza-eredu baten bitartez bizkortzeko. 2016. urteaz geroztik, BIND 4.0 plataformak bere lau edizioetan 100 startupek baino gehiagok garatu dituzten 178 proiektu bizkortu ditu guztira.

Informazio gehiago nahi baduzu:

Zinkup Marketing

Beatriz Lancho

Beatriz.lancho@zinkupmarketing.com

T: 647960662

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.