Euskadiko elikagaiak eta edariak sustatzeko kanpaina

HAZIk Euskadiko Elikadurar Klusterrarekin elkarlanean abian jarri du bertako produktuak sustazeko kanpaina Aupa zu! izenburupean.

Ekimenaren bitartez azpimarratzen da kalitatezko eta tokiko produktuak kontsumitzeak Euskadiko ekonomiari mesede egiteaz gain, besteak beste,  gure lurra,  kultura eta ohiturak sustatzen laguntzen duela.

Eusko Label haragia kontsumitzeko kanpaina

Eusko Label harategietako Gabonetako ohiko promozioa gainera kanpaina orokor honen testuinguruan egin da. Harategi bakoitzak bere erosleen artean Euskadiko produktuez osatutako otzara bat zozkatuko du. 

Haragia saltzeko toki baimendutan Eusko Labeldun behi, txerri, bildotsa edo baserriko oilasko haragiko 10 euro bakoitzetik kupoi bat jasoko duzu Otzara Handi baten zozketan parte hartzeko. 20 eurokin 2 kupoi eta horrela jarraian. Kupoi hauek 2012ko urtarrilaren 9 arte lortu ahal izango dituzu eta 11an egingo da zozketa.

Sarean eta komunitatean ekin nahi duzu?

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.