28 startup-ek 33 kontratu lortu dituzte BIND 4.0ren seigarren edizioko trakzio-enpresekin

10/02/2022

  • Otsailaren 1ean hasiko da Eusko Jaurlaritzaren azelerazio eta berrikuntza irekiko programaren seigarren edizioa.
  • Hautatutakoek 33 proiektu garatuko dituzte industria adimenduneko energia garbi eta jasangarriko, elikadurako eta osasuneko trakzio-enpresekin elkarlanean.
  • %67k adimen artifiziala, Big Data edo Internet of Things aplikatuko du soluzio berritzaileak sortzeko.
  • Startupen %43 Euskal Autonomia Erkidegokoak dira, 7 Bizkaikoak eta 5 Gipuzkoakoak

BIND 4.0 industria adimendunaren berrikuntza irekiko plataformak 28 startup hautatu ditu, guztira 4.0 industriako 33 proiektu garatzeko otsailaren 1ean hasiko den programaren seigarren edizioan,  Aurten, startupek eta BIND 4.0ko trakzio-enpresek soluzio berritzaileak sortzeko elkarrekin erabiliko dituzten teknologia disruptibo nagusiak honako hauek izango dira: IoT, Big Data eta IA, eta ondoren robotika, errealitate birtuala eta areagotua, eta nanoteknologia, besteak beste. Proiektu horiek industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, elikaduraren eta osasunaren arloetan garatuko dira.

Horietako asko bideratuta daude ikuspegi artifizialaren bidez kalitate-kontrolak egitera, pertsonen eta makinen arteko elkarrekintza erraztera hizkuntzaren prozesamenduaren bidez, energia garbiak biltegiratzera, gailu medikoak digitalizatzeraefizientzia eta ekoizpen-denborak hobetzeko biki digital bat edo ingurumen-inpaktua murrizteko eta ibilgailu berriak sortzeko gai den mugikortasun adimenduna sortzera, besteak beste. Teknologia berriak aplikatzeko helburuarekin sortzen diren proiektuak, etorkizunean industria adimentsuago, eraginkorrago eta jasangarriago baterantz aurrera egiteko.

Seigarren edizio honetan parte hartzeko aukeratu diren startupen jatorriari dagokionez, azpimarratu behar da %43k Euskal Autonomia Erkidegoan dutela jatorria, —7 Bizkaikoak dira eta 5 Gipuzkoakoak—. Hautatutako gainerakoetatik, 9 enpresa Estatuko beste leku batzuetakoak dira, eta 7 munduko hainbat herrialdetakoak.

Industria irauliko duten 6. edizioko teknologiak

Seigarren edizio honetan, hautatutako startupen %67k adimen artifizialeko, Big Data-ko edo Internet of Things-eko teknologiak aplikatuko dituzte programaren arloetan, industriako enpresen lehiakortasuna hobetuko duten soluzio berritzaileak sortzeko helburuarekin. Horietako %33 beste mota bateko teknologia disruptiboetan espezializatuta daude, hala nola errealitate birtual eta areagotuan, elkarlaneko robotikan (enpresa partner-ek gehien eskatzen duten 4. eta 5. teknologiak dira biak), eta, ondoren, nanoteknologian, zibersegurtasunean, e-mugikortasunean eta hondakinak kudeatzeko teknologia aplikatutan.

Bestalde, BIND 4.0ren 6. edizioan parte hartzen duten startupek teknologia berritzaileak dituzte. Teknologia horien %64k (18) industria adimendunaren sektoreari aplikatzen diote, %39k (11) energia garbi eta jasangarriari, %39k (11) osasunaren sektoreari eta %25ek (7) elikadurari. Eta kasu batzuetan, startupen teknologiak sektore-esparru batean baino gehiagotan aplika daitezke. Horrela, BIND 4.0ko trakzio-enpresak izango dira berrikuntza irekiko proiektuak garatuko dituztenak startupekin lankidetzan, BIND 4.0 programak irauten duen 24 asteetan.

Seigarren edizioko berrikuntzak

Programa egikaritzen den bitartean, BIND 4.0k hainbat jarduera antolatzen ditu parte hartzen ari diren startupentzat, eta seigarren edizio honek berrikuntza ugari ditu. Hainbat workshop egingo dira programan zehar, otsailetik ekainera, baita networking jarduerak ere sektoreko eragile nagusiekin eta prestakuntza-saioak BIND 4.0ko partner-ekin. Startupak hainbat ekintzailetza-ekitalditara joango dira, hala nola Cita Emprende eta 4FYN ekitaldietara; baita industriari lotutako ekitaldietara ere, hala nola Makina Erremintaren Nazioarteko Biurtekora (BIEMH). Startupak Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sarean —Europan proiekziorik handienetakoa duena— murgiltzea errazteko antolatutako jarduerak.

Ekimen honen beste erakargarritasun nagusietako bat da startupak enpresen azelerazioan, teknologia berrien merkatu-estrategietan, berrikuntzan eta ekintzailetzan adituak diren 40 aholkularik gidatuko dituztela. Eta hainbat inbertsio-aukera dituztela, programak azeleragailuaren espezializazioarekin lerrokatutako Venture Club bat —inbertitzaileen klub bat— duelako. 

Berritzea, nazioarteko merkatuan lehiatzen jarraitzeko

Aurrera egiten jarraitzeko eta nazioartean industria lehiakorra izateko, batez ere enpresek digitalizatzeko, euren prozesuak hobetzeko eta eraginkortasuna handitzeko duten premia larriaren ondorioz, berrikuntza eta teknologia berrietan inbertitzea sektoreko giltzarrietako bat bihurtu da.

Sei urtetan, BIND 4.0k 130 startup baino gehiago azeleratu ditu eta 200 proiektu baino gehiago garatu ditu, 7 milioi euroko fakturazioa gaindituz. Gainera, programa amaitu ondoren, gorabidean dauden enpresen % 70ek trakzio-konpainiekin lan egiten jarraitzen du, eta horrek agerian uzten du sektoreko eragile guztien arteko lankidetza-eredu bateratu horren arrakasta. Sektoreari laguntzen jarraitzeko, BIND 4.0k SME Connection ekimena ere sortu du, euskal enpresa txiki eta ertainei zuzendua, startupen laguntzarekin sektorearen erronka teknologiko berriei erantzuteko helburuarekin, baita enpresa txiki eta ertainetan ere.

Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendari Leyre Madariagaren ustez: “Azken urteotan erronka ezezagun eta garrantzitsuekin egin dugu topo, eta, beraz, aukera berriak bilatzeak garrantzi berezia du enpresa-agendetan. Jarduera ekonomikoa ezagutzatik sortzen den errealitate baten aurrean gaude eta, zentzu horretan, frogatu da ekintzailetza teknologikoa enpresen eta sektoreen eraldaketarako katalizatzaile bat dela. Startupak dagoeneko enpresak inguratzen dituen ekosistema berritzailearen parte dira, eta eraldaketa hori ahalbidetzen dute. Duten dimentsio eta izaera dinamikoak azkar egokitzeko eta erronka konplexuen aurrean erantzun sofistikatuak emateko aukera ematen diete, hainbat teknologia hibridatuz. BIND 4.0 programan emaitza ikusgarriak lortu ditugu sei urte hauetan, enpresa handien eta startupen arteko lankidetza bultzatuz eraldaketa digitalaren bidez: enpresa lehiakorragoak, startup ekosistema eta ekintzailetza sustatzea, eta teknologia disruptibo garrantzitsuen garapena. Horri guztiari esker, beste urrats bat egin dugu energia garbiagoa, industria eraginkorragoa eta guztiontzat eskuragarriagoa izango den osasun-sistema sortzeko”.  

*Parte hartuko duten Startupen zerrenda (6. edizioa)

ANCORA

ARTIC SEA

BECHAINED

COOLING PHOTONICS

DEEP DETECTION

DONOMOTICS

EPOWERLABS

FARADAIC

FUVEX

HEURISTIK

IMAGOAI INC

INGENIERIA Y CONTROL MERASYS

INNOSEP

IPARTIC CONSULTING

KAYTEK DIGITAL BUSINESS

LEGIT.HEALTH

LESS INDUSTRIES

LOGMORE OY

METIS LABS

NABLA VISION SL

NAZCA INGENIERÍA

NYMIZ SOFTWARE COMPANY

OREKA INTERACTIVE

RECIRCULAR

STEERING MACHINES

TRAK

VIVELAB ERGO

GLUCOVIBES

BIND 4.0ri buruz

BIND 4.0 industria adimendunaren berrikuntza ireki publiko-pribatuko plataforma bat da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortua, SPRI Taldearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetzaren ekosistemaren UpEuskadi plataformaren bitartez. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten sektoreko erreferentziazko 80 enpresa nagusiren laguntza du, hala nola Angulas Aguinaga, Iberdrola, ITP Aero, Mercedes Benz, Siemens Gamesa, Quirónsalud edo Coca Cola European Partners, besteak beste. Ekimen hau helburu hirukoitzarekin sortu da: Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekosisteman startupen garapena bizkortzea, enpresen eraldaketa digitala sustatzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ekosistema industria-ekintzailetzako hub aurreratu gisa kokatzea. 2016az geroztik, BIND 4.0k 130 startup baino gehiago sustatu ditu eta 200 proiektu baino gehiago garatu ditu, 6,5 milioi euroko fakturazioa gaindituz. 2022ko uztailean irekiko da BIND 4.0 Open Innovation Acceleration Program-en zazpigarren ediziorako deialdia, eta azaroan hasiko da BIND 4.0 SME Connection-en bigarren edizioa, enpresa txiki eta ertainei zuzendua. Informazio gehiago nahi baduzu: www.bind40.com

Ostegun ekintzaileak 2024

Ez izan zalantzarik, aberastu zure proiektua.

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.