BELAUNALDIEN ARTEKO ERRELEBOA BERMATZEKO ETA EUSKADIKO ELIKADURA-KATEAN ARDURA POSTUAK DITUZTEN PERTSONAK KUALIFIKATZEKO LAGUNTZAK

EUSKADIN JARDUERA-ZENTRO BAT DUTEN ETEEI EDO MIKROETEEI ZUZENDUTA DAGO.

Eusko Jaurlaritzak, HAZIren eta Basque Food Clusterren lankidetzarekin, gaikuntzari laguntzeko programa bat jarri du abian. Programa hori euskal elikadura-kateko enpresen barruan funtsezko postuetan belaunaldien erreleboa bultzatzeko orduan identifikatu den beharraren barruan kokatzen da, jarraipena bermatze aldera.

Ekimen honen bidez, euskadiko elikadura kateko enpresetan belaunaldi-erreleboko baldintzetan zuzendaritza-postuak beteko dituzten jarduneko profesionalen goi-mailako kualifikazioa bultzatu nahi da, behar hori duten enpresei laguntza ekonomikoa emanez.

Finantzatutako goi-mailako prestakuntza-programek balio behar dute elikagai- eta edari-enpresetan lan egiten duten jarduneko profesionalak erantzukizuneko lanpostuetan eraginkortasunez sartu ahal izateko, gehienez ere 2 urteko epean, jarduera amaitu ondoren.

Erakunde eta pertsona onuradunak

Oinarri hauetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke baldintza hauek betetzen eta egiaztatzen dituzten enpresak:

  • ETEa edo mikroETEa izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat izatea.
  • Enpresaren jarduera nagusia honako taula honetan jasotako elikadura- eta edari-katearen jarduera batekin bat datorrela egiaztatzea:
CNAEAktibitatea
01Nekazaritza, abeltzaintza eta ehiza
02Basogintza eta baso-ustiapena (onddoak, perretxikoak)
03Arrantza eta akuicultura
10Nekazaritzako elikagaien industria
11Edarien industria
46Handizkako merkataritza
47Txikikazko Merkataritza
5629Beste janari-zerbitzu batzuk (kolektibitateak)
  • Erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztea, honako hau adierazten duena:
  • Enpresak agindu honetan eskatzen diren baldintzak betetzen ditu tamainari dagokionez, jarduera-zentro bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea eta jarduera nagusia honako “CNAES” hauetan egitea: 01-02-03-10-11-46-47-5629.
  • Enpresak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Enpresak ez du konkurtso-deklarazioa eskatu, ez da kaudimengabetzat jo, ez dago konkurtsoan deklaratuta, ez dago esku-hartze judizialaren mende eta ez da desgaitua izan uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera.
  • Enpresa ez dago krisi-egoeran, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetan ezarritako definizioaren arabera (2014/C 249/01).
  • Enpresak ez du, ebazpen irmoaren bidez, dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea dakarren zehapenik jaso.
  • Enpresak jarduneko profesional bati laguntzen dio belaunaldi-erreleboko arrazoiengatik erantzukizuneko postuetara iristeko bere karreran.
  • Enpresak konpromisoa hartzen du oinarri hauetan jasotako ezaugarriekin bat datorren goi-mailako prestakuntza-programa baten matrikula eta/edo kredituak ordaintzeko laguntza ekonomikoa erabiltzeko.

Programa honetara bideratutako gehienezko aurrekontua 85.400 eurokoa da, eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du oso-osorik. Laguntza ekonomikoa goi-mailako prestakuntza-planaren (matrikula eta kredituak) kostuaren % 45ekoa izango da, gehienez ere 6.300 euro eskaera bakoitzeko.

Eskabidea emakume baten aldekoa bada, laguntza ekonomikoa kostu osoaren % 50ekoa izango da, eta gehienez 7.000 eurokoa.

Laguntza hau bateragarria da helburu bererako beste laguntza batzuekin, baldin eta programaren guztizko kostua gainditzen ez badute.

Oinarri hauek HAZIrenONEKINen eta Basque Food Clusterren webguneetan argitaratzen diren egunean irekiko da eskabidea aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 31ra arte egongo da zabalik, egun hori barne, edo ondoz ondoko konkurrentzian dauden funtsak agortu arte.

Bekak 2023an hasten den edozein goi-mailako prestakuntza-programatarako eskatu ahal izango dira (2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra arte), amaitzen den eguna edozein izanda ere. Eskabideak BASQUE FOOD CLUSTERen web-orrian horretarako dagoen inprimakiaren bidez aurkeztuko dira.

Ostegun ekintzaileak 2024

Ez izan zalantzarik, aberastu zure proiektua.

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.