Datorren maiatzaren 14an, Euskadiko ETEei zuzendutako berrikuntza irekiko BIND SME Connection ekimenak 4. edizioko Sozializazio Jardunaldia ospatuko du. ETEei zuzendutako ekitaldia da, eta bertan berrikuntza teknologikoko hainbat proiektu aurkeztuko dira, ETEen eta startupen arteko lankidetzaren emaitza direnak. Soluzio disruptiboak dira, euskal ETEen behar espezifikoei erantzutea eta haien lehiakortasuna bultzatzea lortu dutenak.
ETEek berrikuntza irekiko plataforma batean parte hartzearen onurak ezagutu eta esperimentatu ditzakete. Plataforma hori berariaz sortu da beren beharrei erantzuteko. Izan ere, BIND SME Connection ekimenak ETE parte-hartzaileek proposatutako erabilera-kasu batzuk lantzen ditu edizio bakoitzean, punta-puntako startupen soluzio egokienak hautatzeko helburuz.
Agenda
BIND SME Connection IV Sozializazio Jardunaldia
Asteartea, maiatzak 14
9:30-11:30 Araba parkea, Auditorioa
Sarean eta komunitatean ekin nahi duzu?
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.