Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, BERRIKUNTZA KASU PRAKTIKOEN 3. deialdia atera du, esperientzia eta ekimen berritzaileak identifikatu, ezagutu eta aintzatesteko helburuarekin.
Kasuek honako baldintzak bete beharko dituzte:
Berrikuntza-kasu praktikoak berrikuntza motaren batean kokatu beharko dira: produktu-berrikuntza, prozesu-berrikuntza edo negozio-ereduko berrikuntza.
Esteka honetan informazio zehatza, oinarriak eta hautagaitzak aurkezteko formularioa aurkituko dituzu, uztailaren 22ra arte epea zabalik egongo delarik.
Kasurik adierazgarrienak azaroan egingo den Global Innovation Day 2022an aurkeztuko dira.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.