Pandemiak aurrekaririk gabeko eragina izaten ari da gure gizartean eta ekonomian. Nekazaritzako elikagaien sektoreari dagokionez, aldaketak ekarriko ditu nekazaritzako ekoizpen ereduetan, enpresen negozio ereduetan eta kontsumo ohituretan. Horregatik, ezinbestekoa da eragile sektorialei ahalik eta laguntza handiena ematen jarraitzea, eta gizarte osoaren osasuna eta ongizatea bermatzeko behar diren neurriak hartzea.
HAZIk Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordetzari laguntzen dio Europan eta nazioartean nekazaritzako elikagaien kateko mailak dinamizatzeko sustatzen ari diren neurrien jarraipena egiten, beste lurralde batzuetako esperientziak inspirazio iturri izan daitezen.
DOKUMENTUA IKUSI
Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.