Landaekingunesarea

LANDAEKINGUNESAREA Euskadiko landa eremuan jarduera ekonomikoa izan dezaketen jabetza publikoko gune eta espazioei buruzko informazioa biltzen duen datu basea da.

Datu base honen barruan  sartzen dira: coworking espazioak, lokalak, bulegoak, pabiloiak, ostalaritzako lokalak etab. Denak toki erakunde publikoen jabetzakoak izanik, hala nola udalenak, administrazio batzarrenak edo mankomunitateenak. Gune hauen kudeaketa eta dinamizazioa jabeak diren erakundeen eskutan egongo da edo bestela akordioen bitartez hitzartutako beste toki erakundeen eskutan. 

Plataformak bi helburu ditu:

  • Ekintzaileei eta/edo enpresei beren jarduera ekonomikoa Euskadiko landa eremuan  garatzeko espazioak bilatzen laguntzea.
  • Toki erakundeei, landa eremuko sare baten barruan eskuragarri dauden espazio publikoak sustatzen laguntzea.

Landa eremuan jarduera ekonomikoa eta enpresa jarduera garatzeko gune baten bila dabiltzan ekintzaileei eta/edo enpresei zuzenduta dago datu basea.


Ostegun ekintzaileak 2024

Ez izan zalantzarik, aberastu zure proiektua.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.