EZ KORAPILATU ETA SORTU ZURE SARE-PLANA

OSTEGUN EKINTZAILEAK programaren 2 saioa – Eman izena azkar, lekuak hegan doaz!!!

Bazenekien zure bezero gehienek mokoka aritzen direla? Zure webgunetik zure sare sozialetara doaz. Zure Instagrametik zure e-mailera. Eta mail sarrera-ontzitik zure negozioaren atera. Omnikanalitateak erosotasuna sortzen du bezeroentzat, baina markarentzat korapiloa sor dezake, ezta?

Harvard Business Reviewren txosten baten arabera, bezeroen % 73k kanal ugari erabiltzen ditu erosketa prozesuan. Hau da, kontsumitzaileek marka batekin interakzioan aritzeko aukera izatea espero dute, hainbat kanalen bidez, eta esperientzia koherentea izatea horietako bakoitzean. Hori posiblea izan dadin, plangintza garbia behar dugu, korapilorik gabekoa.

Horregatik, datorren ekainaren 22an, 14.15etik 19.00eraEKOETXEA URDAIBAIn programa egokia sortu dizugu: KORAPILATZEN EZ DUTEN SAREAK – ZURE MARKA ZABALDU ETA KOMUNIKAZIOA ERRAZTUKO DUEN ESTRATEGIA GARBIA SORTZEKO.

2023ko bigarren OSTEGUN EKINTZAILEAK topaketa honetan, Eider Bueno social media managerrak, negozio-aholkulari eta emakume ekintzaileen hezitzaileak, honako hauetara gidatuko gaitu:

  • Zure marka benetan bultzatuko daten KANAL DIGITALAK aukeratzea.
  • Dauden produktuak edo zerbitzuak BALIOAN jartzea, munduari jakinarazteko.
  • 0 minututik aplikatu beharreko KOMUNIKAZIO HEDAKORREKO ESTRATEGIA diseinatzea.

Gogorarazten dizugu aurrekoan lekuak hegan egin zutela… beraz, eman izena ORAINNNN!!!

Etor zaitez, nahastu gabeko SAREA sortzera. Zure zain gaituzu!

Izena eman esteka honetan: HELDU ZURE PLAZARI – HEGAN EGIN AURRETIK

Izena emateko unean edozein kontsulta edo argibide behar izanez gero, jar zaitez harremanetan AINHOArekin 683641866 telefonoan edo aetxebarria@hazi.eus helbide elektronikoaren bidez.

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.