On Egin Bonoa

• Kalitate ziurtatuko produktuetan 100 euro erosteagatik, kontsumitzaileek 50 euroko deskontu bonua jasoko dute Euskadiko turismo ostatuetan.

• Hauek dira kanpainari lotutako produktuak: Arabako, Bizkaiko eta Getariako Txakolina, Arabako Errioxako Ardoa, Arabako Errioxako Cava, Idiazabal Gazta, Euskal Sagardoa, Basque Beer, Euskadiko Ekoizpen Ekologikoa eta Eusko Label.

HAZIren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bidez garatutako ekimenaren helburua da Euskadiko kalitate bereiziko produktuen kontsumoa sustatzea. Covid-19ak ondorio negatiboak eragin ditu Euskadiko elikadura katearen azpisektore askotan, eta, ekimenaren bidez, kalitatezko elikagaiak eta edariak ekoizten dituzten lehen sektoreko eragileei lagundu nahi zaie. Zehazki, hauek dira On Egin Bonoak kanpainan parte hartuko duten produktuak: Arabako, Bizkaiko eta Getariako Txakolina, Arabako Errioxako Ardoa, Arabako Errioxako Cava, Idiazabal Gazta, Euskal Sagardoa, Basque Beer, Euskadiko Ekoizpen Ekologikoa eta Eusko Label.

Aipatutako produktuen kontsumoa sustatzeaz gain, egitasmoaren nahia da pandemiak gehien kolpatu dituen sektoreetako beste bat bultzatzea, Euskadiko turismo ostatuak ere babestuz, izan ere, sustapen eta bultzada programa, zehazki euskal biztanleei zuzenduta dagoen arren, Euskaditik kanpoko lagunak ere baliatu ahal izango dira, identifikatutako produktuak kontsumitzen badituzte. Deskontuen bitartez antolatuko da ekimena, proiektuari atxikitako turismo ostatuetan erabiltzeko.

Bonuak lortzeko, kontsumitzaileek Euskadin ziurtatutako kalitate bereiziko produktuak erosi beharko dituzte, gutxienez 100 euroren truke, faktura bakarrean, txikizkako dendetan, merkataritza elektronikoko atarietan eta Euskadiko lehen sektore eta elikagaien sektoreko ekoizleen zuzeneko salmenta puntuetan. Erosketa egin ondoren, erosketaren fakturari argazkia atera, webgunera igo eta 50 euroko bonuaren eskaria bete behar dute.

Webgunean bertan kontsultatu ahal izango da zeintzuk diren erosketa egiteko eta deskontu bonoaz gozatzeko aukeratu daitezkeen dendak eta ostatuak. Pertsona bakoitzak bere NANaren zenbakiari lotutako bi bonu lortu ahal izango ditu gehienez, eta ezingo dira metatu (bonu bat ostatuko gau bakoitzeko).

Oraindik ekimenarekin bat egin ez duten denda edo establezimenduak garaiz daude, maiatzaren 22ra arte eman baitezakete izena oneginbonoa.eus webgunean. Horiek guztiak kanpainaren irudiarekin identifikatuko dira (On egin bonoa), errazago aurkitzeko.

Guztira 30.000 bonu eskainiko dira, eta horiek emateko baldintza programarako erabilgarri dagoen aurrekontua izango da, hau da, funts horiek agortzen direnean programa amaitu egingo da, eta ezingo da bonurik lortu.

Epeak

Maiatzaren 22ra arte: dendak eta hotelak programara gehitu daitezke.

Apirilaren 19a: egun horretatik aurrera egiten diren erosketak promozioan sartuko dira.

Ekainaren 1a: bonuez baliatzeko epea hasiko da.

2021eko abenduaren 31: bonuak lortzeko epea amaituko da.

2022ko abenduaren 31: bonuez baliatzeko epea amaituko da.

Ostegun ekintzaileak 2024

Ez izan zalantzarik, aberastu zure proiektua.

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.