Enpresetan zibersegurtasuna bultzatzea, enpresen babes, zibersegurtasun eta erresilientzia maila nabarmen handitzen lagunduko duten proiektuak babestuz. Proiektu-tipologia batzuk:
Mota guztietako enpresak
Euskal enpresen eraldaketa digitalak eta konektibitate-beharrek erakutsi dute zibersegurtasuna funtsezko tresna dela eraso zibernetiko mota desberdinen aurrean gero eta hobeto prestatuta egoteko eta mehatxu horien aurrean datuen eta prozesuen segurtasuna bermatzeko beharrezko baliabideak izateko.
Zibersegurtasuneko espezialistek uste dute datozen urteetan zibersegurtasuneko intzidentzien hazkunde esponentziala gertatuko dela, erakundeek sareko konexioekiko duten esposizioa handitzearen ondorioz. Konektagarritasunarekiko mendekotasun hori bizi dugun eraldaketa digitalaren ondorioa da, eta, beraz, funtsezkoa da hackerrek ustiatu ditzaketen zibersegurtasun urritasunik ez dagoela bermatzea, adibidez, hornidura-katean edo gure lehiakortasunerako funtsezkoak diren beste elementu batzuetan.
Arrazoi horiengatik, eta euskal enpresa-ehunaren zibersegurtasuna eta lehiakortasuna bermatze aldera, Enpresa Zibersegurtasuna Programak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskaintzen ditu, gehienez 23.000 €urtean enpresa bakoitzeko.
Enpresa-zibersegurtasunak laguntza eta finantzaketa eskaintzen dizu eraldaketa digital segurua bermatzeko
01_ Gehienez 23.000 euro enpresa bakoitzeko
Itzuli beharrik gabeko laguntza, proiektuaren % 50erainokoa, gehienez 23.000 eurokoa enpresa bakoitzeko, enpresaren zibersegurtasun-maila handitzen lagunduko duten proiektuak sustatzeko.
02_ Deialdia euskal enpresa guztietara zabaldu da
2024an, Euskadin kokatuta dauden eta Euskadiko EJZn alta emanda dauden enpresa guztiek jaso ahal izango dituzte zibersegurtasun-maila handitzeko laguntzak.
03_ Zibersegurtasuneko laguntza integrala eskaintzen du
Zibersegurtasunean espezializatutako kanpoko enpresen aholkularitzatik hasi eta zibersegurtasunaren arloko langileentzako prestakuntzaraino.
04_ Arreta alderdi guztietan pribatutasuna bermatzean jartzen du
Informazio estrategiko edo sentikorraren sekurizazioa bilatzen da, hala nola datuak edo jabetza intelektuala. Enpresa-sareen arkitekturatik, urruneko sarbideetatik edo gailu elektronikoen segurtasunetik, enpresaren informazio estrategiko garrantzitsuena babesteko.
Ezagutu programa hau xehetasunez
2024ko araudia
Laguntza integrala
Zure zibersegurtasun maila aztertzeko hornitzaile espezializatu batekin.
Zibersegurtasuneko ekintza-plan pertsonalizatua prestatzeko.
Informazio estrategikoaren edo jabetza intelektualaren segurtasuna bermatzeko
Hardwarea eta softwarea
Erabiltzen edo garatzen duzun softwarearen kalteberatasunak ikuskatzea.
Kanpoko zibererasoak simulatzea.
Firewalls aurreratuak erostea, intrusioak detektatzeko sistemak, sarbidea kudeatzea… sartzen dira.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.
Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.
Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.