Programa ONEKIN 2025. Elikagaien eta egurraren balio-kateetan digitalizazio, berrikuntza eta ekintzailetzarako proiektuak zehazteko eta ideiak heltzeko prozesuak babesteko laguntzak


Icono diana

Xedea

Kontsultaritza- eta/edo aholkularitza-zerbitzuak kontratatzea, negozioak abian jartzea edo garatzea, I+G proiektuen bideragarritasun-azterlanak egitea, patenteak eta bestelako aktibo ez-materialak lortu, baliozkotu eta defendatzeko azterlanak egitea, eta elikagai-segurtasunaren arloko ziurtapen-estandarrak lortzea; berrikuntzaren eta digitalizazioaren arloko aholkularitza-lanak era barne hartuko dira.

ONEKIN programa bi helburu dituzte: alde batetik, ekintzailetza eta enpresa-jarduera berrien sorrera bultzatzea elikaduraren eta egurraren balio-katearen esparruan; eta, bestetik, elikagaien eta egurraren balio-kateko erakundeen negozio-ereduan, prozesuetan eta antolaketan produkzio-hobekuntzak sustatzea, baldin eta hobekuntza horiek bideratuta badaude bioekonomiara, jasangarritasun energetikora, elikadura seguru eta osasungarrira eta baliabideen erabilera iraunkorrera, berrikuntzaren eta digitalizazioaren bidez.

Icono lupa

Hartzaileak

– Elikagaien eta egurraren balio-katearen barruko jarduera ekonomikoa gauzatzen duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak: nekazariak, erauzketako arrantza-sektoreko operadoreak, elikagai- edo baso-industriak, ostalaritza eta nekazaritzako elikagaien merkataritza, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen edo garatuko badute euren jarduera.

– Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak. Bertan parte hartzen duten enpresa guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Dena den, taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, zeinak nahikoa botere izango baitu, onuradun gisa, taldeari dagozkion egitekoak betetzeko, eta kide bat izendatu beharko dute funtsen hartzaile izateko, zeinak banatuko baitizkie funtsok taldeko
gainerako kideei. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

– Enpresa-proiektu bat duten eta eratze-prozesuan dauden erakundeak. Nolanahi ere, eratze-prozesua amaituta egon beharko da laguntza eman aurretik.

Betekizunak

  • Diruz lagundu daitezkeen jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
  • Diruz lagundu daitekeen jarduerak ingurumen eta higiene sanitarioaren arloko arauak betetzea, Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoa den araudi espezifikoaren arabera (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa, eta 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzkoa).

Icono Esquema

Deskribapena

Lau laguntza-lerro:

1 lerroa – Negozioak abian jartzearekin lotutako kontsultaritza- edo aholkularitza-lanak.

2 lerroa – Patenteak, ingurumen-zigiluak eta bestelako aktibo ez-materialak lortzeko, baliozkotzeko eta defendatzeko azterlanak.

3 lerroa – Enpresetan elikagaien segurtasunaren kultura ezartzeari buruzko diagnostikoazterlanak, lehen aldiz elikagai-segurtasunaren arloko ziurtagiriak lortzeko diagnostiko-azterlanak, eta elikagaiak alferrik ez galtzeko eta ez botatzeko planak.

4 lerroa – Berrikuntza eta digitalizazioaren arloko kontsultaritza-lanak.

Icono bombilla

Laguntza mota

Minimis. Lehiaketa

Trabajo decente y crecimiento económico

Icono agentes

Laguntza-era gileak

Gobierno Vasco

Icono ordenadorInformazioa eta tramitazioa

Irekita

Baliozkoa 02/06/2025 12:00 amtik 30/06/2025 11:59 pmra

Aplikazio-erremua

Elikagaien balio katerako jarduera protokoloa koronabirusaren aurrean (SARS-CoV-2)

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Icono tecnologia

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

OHARTARAZPENA

Atal honetan, HAZI Fundazioak edozein interesdunen eskura doan jartzen dituen material eta tresnak biltzen dira, elikaduraren eta zuraren balio-katearekin zein landaren eta itsasertzaren sustapenarekin lotutako hainbat alderditan orientabide orokorra emateko. Gogoan izan material eta tresna horiek orientatzeko eta hedatzeko baino ez direla ematen eta orokorrak direla; hortaz, ezin dira kasu bakoitzaren behar edo inguruabar zehatzetara egokitu. Tresna horiek eskura jartzen badira ere, ezinbestekoa da horiek interpretatzeko, betetzeko, aplikatzeko edo egokitzeko beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza profesionala. Fundación HAZI Fundazioak ez du bere gain hartzen atal honetan eskaintzen diren tresna eta materialen erabileraren gaineko erantzukizunik, eta ez du bermerik ematen haien erabilerari, eguneratzeari, zehaztasunari edo egokitasunari dagokienez.

Laguntza behar duzu?

Kontsulta bat baduzu, bidali formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia

Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.

Logo ONekin!

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.