Ostegun Ekintzaileak bueltan dira formatu berri batekin, zure trebetasunak handitzeko eta zure proiektua leherrarazteko.
Ostegun Ekintzaileak aurrez aurreko topaketak dira, eta horietan esperientziak, kezkak eta laguntza partekatzen dira pertsonen eta enpresen ekintzailetza-proiektuak indartzeko, pertsonen arteko trukearen bidez.
Aurten, haratago joan nahi dugu: pertsonei emaitza gehiago emango dizkien sare sendoago bat ehunduz: eta EKINTZAILETZA KOMUNITATE bat sortuz.
Komunitate horrek KABIA izena izango du: espazio fisiko eta digital berri bat, landa- eta itsasertz-eremuko edo elikaduraren eta basogintzaren balio-kateko ekintzaileen artean komunitatea sortzeko, proiektuak eta pertsonak lankidetzaren bidez lagundu, sortu, hazi eta sendotzeko xedea duena. HAZI Fundazioak bultzatutako eta ekosistemako beste erakunde eta eragile batzuekin partekatutako gunea.
Maiatzaren 25ean, osteguna, Zurbanoko Mi castillo de Arenan, 15:30etatik 20:00etara, lehenengo topaketa izango da.
Emozio- eta esperientzia-komunikazioan aditua den Gemma Fillol izango dugu, aldaketarako komunitateetan parte hartzen eta gidatzen duena.
Zatoz gozatzera, ikastera, beste pertsona eta proiektu batzuekin konektatzera, eta saiatuko gara zure proiektua kolektiboki goratzen.
Eman hegoak zure proiektuari!!!
Eman izena hemen:
HELDU ZURE PLAZARI – HEGAN EGIN AURRETIK
Izena emateko unean edozein kontsulta edo argibide behar izanez gero, jar zaitez harremanetan OIHANErekin 688746267 telefonoan edo fpegestion4@hazi.eus helbide elektronikoaren bidez.
Nekazaritza elikagaien eta arrantza behatokia
Euskal Nekazaritzako Elikagaien eta arrantza Sektorearen gaurkotasun osoa.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.