Basque Culinary Center

Xedea

2011ko irailean sortu zenez gero, Basque Culinary Center lanean ari da, nazioartean erreferentea izateko. Horretarako, gastronomia bultzatzen du, garapen sozioekonomikorako palanka gisa, Zientzia Gastronomikoen Fakultatearen eta Zentro Teknologiko Sektorialaren bitartez.

Fakultatean, Zientzia Gastronomikoen goi mailako heziketa ziklo bat egiten da, bai eta zenbait master ere.

Zentro Teknologikoan, berriz, ikerketa eta berrikuntza proiektuak gauzatzen dira enpresekin eta sektoreko beste eragile batzuekin. Aldi berean, ekintzailetza eta negozio berrien sorkuntza bultzatzen dira gastronomiaren eta elikaduraren kate osoan zehar.

Zenbait zifra

  • 390 enplegu.
  • Lau urtean 45 milioi euro sortu ditu, eta 24 milioi euroko ekarpena egin du BPGra.

Aintzatespenak

  • 2017an: Istanbuleko Gastromasa Biltzarraren saria jaso zuen, gastronomiaren ekonomia eta gizarte ahalmena garatzeagatik.

Nazioarteko ekimenak antolatu eta horietan parte hartzen du; besteak beste, hauetan:

  • Culinary action, era askotako jarduerekin:
    • Ekintzaileen nazioarteko foroa eta topaketa foroak.
    • Urteko azelerazio prozesuak.
  • LABe: Laborategi bat da; bestela esanda, “living lab” bat, non berrikuntza teknologikoa bultzatzen den sektorean, batez ere balio katearen azken zatian. Bertan, elkarreraginean aritzen dira startupak, dagoeneko egonkortuta dauden enpresak eta ezagutza sortzeko zentroak. Hala, elkarrekin sortzen dituzte kontsumitzailearen errealitatera egokitutako produktu eta zerbitzu berriak, bai eta horiek esperimentatu, garatu, frogatu eta baliozkotu ere. Esperimentaziorako espazio fisiko bat dauka, testuinguru errealean.
  • Startups competition turismo gastronomikoan, Turismoaren Munduko Foroaren bitartez.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.