“Euskadiko elikagaien berrikuntzaren transferentzia” jardunaldia

14/03/2023

2023ko martxoak 9an Eusko Jaurlaritzak antolatutako “Euskadiko elikagaien berrikuntzaren transferentzia” jardunaldia izan zen.

Jardunaldiaren helburua zen Euskadiko elikadura-ekosistemako eragileak biltzea eta Euskadiko elikadura-balioaren katean merkatuan eragina duten berrikuntza-proiektuen kasu praktikoak helaraztea.

Euskal elikaduraren ekosistemaren ehun bat ordezkarik parte hartu zuten.

Jardunaldia Euskadiko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politiketako sailburuordeak inauguratu zuen, eta Juan Viñas Orta marketin-adituaren “Deitu berrikuntza arrakastatsua denean” ponentziarekin hasi zen.

Jarraian, Euskadin egindako eta Sailburuordetzak lagundutako 6 kasu erreal aurkeztu ziren:

  • C-Anchoas, AZTIko Idoia Olabarrietaren eskutik
  • Isauki, Joseba Lozano, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolako zuzendariaren eskutik.
  • NutFood, Neikerreko Roberto Ruizen eskutik
  • PREBI+60, Leartikerreko Lorena Zudaireren eskutik
  • SENOX-Enbaseak eta enbalajeak Gaikerreko Inma Anguloren eskutik
  • Eye Tracker teknologia, BCCIn-eko Laura Vazquezen eskutik

Rikardo Buenok (BRTAko zuzendaria) eta Iñigo Martinez de Marañonek (AZTI, BRTAren ordezkaria) Euskadiko White Paper Food aurkeztu zuten.

Jardunaldia amaitzeko, Raul Perez Iratxeta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak Euskadiko RIS3 Elikadura Jasangarriaren Estrategia aurkeztu zuen.

Jardunaldian erabili eta banatutako euskarri digitalak eskuragarri daukazue hemen.

Ostegun ekintzaileak 2024

Ez izan zalantzarik, aberastu zure proiektua.

Ez duzu bilatzen duzuna aurkitzen?

Kontaiguzu zure proiektua

BETE ORAIN

Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.

EGUNERATUTA EDUKI NAZAZU

Hautatu intereseko gaia
This field is for validation purposes and should be left unchanged.