2023ko martxoak 9an Eusko Jaurlaritzak antolatutako “Euskadiko elikagaien berrikuntzaren transferentzia” jardunaldia izan zen.
Jardunaldiaren helburua zen Euskadiko elikadura-ekosistemako eragileak biltzea eta Euskadiko elikadura-balioaren katean merkatuan eragina duten berrikuntza-proiektuen kasu praktikoak helaraztea.
Euskal elikaduraren ekosistemaren ehun bat ordezkarik parte hartu zuten.
Jardunaldia Euskadiko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politiketako sailburuordeak inauguratu zuen, eta Juan Viñas Orta marketin-adituaren “Deitu berrikuntza arrakastatsua denean” ponentziarekin hasi zen.
Jarraian, Euskadin egindako eta Sailburuordetzak lagundutako 6 kasu erreal aurkeztu ziren:
Rikardo Buenok (BRTAko zuzendaria) eta Iñigo Martinez de Marañonek (AZTI, BRTAren ordezkaria) Euskadiko White Paper Food aurkeztu zuten.
Jardunaldia amaitzeko, Raul Perez Iratxeta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak Euskadiko RIS3 Elikadura Jasangarriaren Estrategia aurkeztu zuen.
Jardunaldian erabili eta banatutako euskarri digitalak eskuragarri daukazue hemen.
Bete galdetegia zure proiektua guri helarazteko eta aditu bat jarriko da zurekin harremanetan.